Azkeneko koadroak eta argazkia BIZKAIA ESKOLA ZIRKUITUKO

Asteburu honetan, Barrika tenis taldeak antolatutako eskola-mailako Bizkaiko Kadete mailako tenis txapelketako finalak ospatu dira. Finalerdiak larunbatean izan ziren, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Argi Etxebarriak eta Ruth Urrestik euren partidak irabazi zituzten. Gizonezkoetan gauza bera egin zuten Ignacio Guiradok eta Diego Gilek, euren partidak erraz irabaziz.

Emakumezkoen finalean Argi Etxebarriak Ruth Urresti irabazi dio 6/0 6/3 emaitzarekin, Ruthek ondo jokatu duen arren, Argi jaun eta jabe izan da. Gizonezkoetan Diegok 6/2 6/1eko emaitzarekin irabazi dio Ignacio Guiradori, eta emaitza engainagarria izan da, partida oso bizia jokatu baitute. Azkenean, Diego Gil Ignacio baino irmoago aritu da eta finala irabazi du.
Zorionak jokalarientzat, jokatzen, hobetzen eta ikasten jarraitzeari.


Koadroak

pdfEmakumezko Kadete   pdfGizonezko Kadete


Argazkiak

DSC 0299