Badator Kaialde Trophy 2016a

Kaialde Klubeko presidente den Jose Manuel Martínez Albaraja, Kaialde Santurtzi International Trophy ekitaldiaren izen emate prozesua baloratzeko eta prestaketak nola doazen azaltzeko agerraldia egin du. Bertan azaldu duenez, Iazko parte-hartzaile kopurua mantentzea lortu dute.

Senior mailako Nazioarteko txapelketako inskripzioa itxita dago, nahiz eta jokalariek posible duten Wild Cards plazak eskatzea azken orduan. Juniors Trophyan (Ohiko koadro nazionalak: Kimuak,Haurrak,Kadeteak eta Juniorrak) eta Padel Trophyan izen emateko epea zabalik da.

Ivan Martinez Barredok ekitaldi honen barne kudeaketan izandako hobekuntzak nabarmendu ditu, izan ere erreminta informatiko berriek eta zenbait hornitzaileren hautaketak asko lagundu dute antolakuntzako zereginetan. Babesle eta boluntarioen lana ere eskertu ditu, Kaialde Triphya aurrera eramateko ezinbestekoa direla nabarmenduz.

Azkenik. Jose Manuel Martínez Albarajak hurrengo asteetan zenbait sorpresa izango direla aurreratu digu.