Galazko afari eder batekin eman zaio bukaera 2016ko Kaialde Trophyari.

cena kaialde trophy 2016
Santurtziko Kaialde Kluba, kirol eta laguntasun espazio bat sortzeko asmoz sortu zen, zeinetan pertsona orok, bere adina eta maila kontuan hartu gabe, bere kirolean jokatzen eta lehiatzen jarraitzeko asmoarekin.Baliabide gutxi izan arren, Klubak energia handia izan du: bere sustatzaileen arteko harremanek eta bere indarrak besteen mesedetan den idei zintzo bati dedikatzea da horren adibide. Beraien fundaziotik defendatutako filosofiarekin, Nazioarteko Tenis Federazioaren Senior mailako torneo bat antolatzea (35 urtetik hasita 85 urte baino gehiagoko maila arte, mailak 5 urtetik 5 urtera aldatzen doaz) ez da harritzekoa. Horrela ulertu dute Nazioarteko Federazioak -torneoa Mundu Mailako 4.Gradura igoz- eta Eusko Jaurlaritzak- Kaialde Kluba onura publiko bezala aitortzen zuen dekretua onartuz-.

Kaialde Santurtzi International Trophyaren hirugarren edizioak, momentu ahaztezinak ekarri dizkigu: partidu Itzel bat jokatu ondoren, eskarmentudun jokalariek emandako besarkada eta malkoak,antolatzaile gazteenek egindako lana, etxeko kirolariek munduko rankingera sarrera ahalbidetzen zieten garaipena eskuratzea, Presidenteak egindako hitzaldia eta gero jasotako txaloaldi amaigabea edo Txus Paredes, Oscar Viana edo Jesús Cenalmorek jasotako omenaldiak.

Oriol Jauregi ederreko – itsasora eta torneoko instalazioetara bista ederrekin- aretoan eginiko Gala Afari jendetsua, toki paregabea izan zen ekitaldiaren bilakaera arrakastatsua ospatzeko.

35 urte baino gehiagoko mailan Ivan Rodrigo jokalari Euskaldunak ( ATP rankingean 381. Postuan izatera iritsitako) pronostiko guztiak bete zituen eta txapela bereganatu zuen.

40 urte baino gehiagokoetan Francisco Javier Villanueva nagusitu zen. Garaikurraz gain, Kaialde Klubeko ikusleen errespetua, mirespena eta maitasuna eraman zituen Andaluziara.

45 urtez gorakoen mailan, Juan Jose Martinez izan zen txapelduna, Euskadirentzat beste titulu bat gehituz.

50 urtez gorakoen mailan, aixe irabazi zuen José Luis Villuendasek. Zuzendaritzako kide, entrenatzailea eta oinarrizko mailako tenisaren sustatzaile, TVEko esatari lanak egiteagatik ezaguna da. Santurtziko torneoan ikusleak bereganatu ditu bere umiltasun eta hurbiltasunarekin.

Beste alde batetik, Joe Cobo Ipar Amerikarrak 55 urtez gorakoen txapela bereganatu zuen, eta Kaialde Klubari, Trophya bezalako txapelketa garrantzitsu bat antolatzea eskertu zion. Trophy honetan, Senior mailez gain, Gazte mailako zenbait lehiaketa ere antolatzen dira, txikienek Beteranoekin elkarbizitzako aukera izateko eta kirola bizi osoan aldamenean izan behar dugula ohartarazteko.
60 urtez gorako finalean emozio handia izan zen, non Isidro Berdascas nagusitu zen.
65 urtez gorakoan, Bizkaiko Tenis Federazioko Presidente den Jorge Barriek, iaz lortutako garaipena berrestea lortu zuen.

Emakumezko 35 urtez gorako mailan, Laura Gotarredona erraz gailendu zen kantxa barruan eta kanpoan, bere izaerarekin ikuslegoa bereganatuz; 50 urtez gorako mailan Africa Sanchez nagusitu zen eta torneoko errebelazioa izan zen. 65 urtez gorakoetan Ana Allende izan zen erregina, bere sasoi ona erakutsiz.

Torneoko palmaresa Luis Llorens, Juan Bañils, Aitor Del Val, Irati Urbaneta eta Maialen Morante gazteek osatzen dute, junior mailako koadro nazionaletan gailenduz. Padelean Lander Garcia eta Eduardo Abaitua (gizonezkoetan) eta Sergio Delgado eta Mari Carmen del Rio (mistoetan) izan ziren txapeldunak.

7 lehiaketa egun, 150 pertsona kreditatuak, 80 garaikur,132 partida, 360 pilota, 1020 edari eta 10.100 bisita bakarrak aste batean web orrira. Hauek dira Trophy honek utzitako zenbaki batzuk. Gaurik erakargarriena Oriol Jauregian egindako Gala Afaria izan zen, bere alfonbra eta eskalinata gorritik parte-hartzaile guztiak oso dotore desfilatu zutelarik, era honetako nazioarteko ekitaldi baten antolakuntzak dakarren arrakasta ospatuz.