Azkeneko Koadroak eta Argazkiak eguneratutako Barrika-ko San Juan Txapelketa 2019 (Buk.)

Ondoren argitaratzen ditugu Sari-banaketaren argazkiak eta azkeneko koadroak:


Azkeneko Koadroak:

pdfEmakumezko Kimuak   pdfGizonezko Kimuak   pdfGizonezko Kimuak Kontsolamendu

pdfEmakumezko Kadete   pdfGizonezko Kadete   pdfGizonezko Kadete Kontsolamendu


Argazkiak:

2019 06 22 19.35.25 2 AINARA MARTINEZ AINHOA MEI FERNANDEZ ANDER URQUIZA GAIZKO RODRIGUEZ GONZAGA LAFARGA JANIRE MOTA MARCOS LORENZO MARTIN SUBINAS NICOLAS EIZAGUIRRE YENEKO PEREZ 


Kronika:

Finalak larunbatean jokatu ziren Barrikako instalazioetan.

Urtero Barrikako Tenis Klubak San Juan Torneoa antolatzen du herriko jaietan, eta aurtengo edizioan kadete eta kimuen mailek hartu dute parte. Mutilen kadete mailan Euskal tenislari onenak hartu dute parte. Partiduak oso berdinduak izan ziren orohar aurreneko txandetan.

Jokalari guztiak oso portaera ona izan dute pista barruan zein kanpoan et antolakuntzak zoriondu egiten ditu parte-hartzaile guztiak arrazoi horregatik.

Kimuen mailan, nesketan Ainara Martinez nagusi izan zen, besteak baino maila hobea erakutsiz. Janire Mota eta Leire Charterinak ahaleginak egin bazituzten ere ez ziren gai izan Ainara gelditzeko.

Mutilen kimuen mailan, Gaizka Rodriguezek Ander Urkizari arabarrari irabazi zion. Jokalari honek zeresana emango du etorkizunean. Kontsolazio koadroan Marcos Lorenzo nagusitu zen.

Nesken Kadete mailan Ainhoa Meili Fernandez del Moralek Ohiane Escribanori irabazi zion finalean, Barrikako titulu preziatua bereganatuz.

Mutilen Kadete mailan Yeneko Perez izan zen garailea, txapelketa bikain bate gin eta gero. Finalean Gonzaga Lafarga lagun mina izan zuen aurkari. Kadeteen kontsolazio koadroan Nicolas Eizaguirrek Martin Subinasi irabazi zion.

Sariak emateko Rafa Subinasen presentzia izan genuen. Guztiok ezagutzen dugun epaile arbitroak beti erakutsi du bere maila eta egoten jakitea. Eskerrik asko Rafa beti hor egoteagatik eta beti ondo erantzuteagatik.

Hurrengo urteetan torneo honekin jarraituko dugu beti ere jokalarientzako onena bilatuz. Tenisaz gozatzeko aste ederra izan dugu.