TABERNER ETA GLUHSKOK BERE JOKOA ERAKUTSI DUTE GETXON SORPRESARIK GABEKO JARDUNALDIAN

tabernerAstelehen honetan ekin zaio 27. Getxoko Nazioarteko Tenis txapelketari. Txapelketa hau WTA eta ATP nazioarteko rankingetarako baliogarria da. Lehendabiziko egunean ez da inolako sorpresarik izan eta Carlos Teberner (303) ATP eta Julia Glushko (233 WTA)serie buruek garaipena erdietsi dute.

Koadroak euskal ordezkari bat galdu du, izan ere Diego Chavéz Euskadiko Txapeldunak galdu egin du Vilaro argentinarraren aurka bi setetan. Bikoteka Borja Perez Allica eta Cristian Gonzalez final laurdenetarako sailkatu dira. Lucia de la Puerta Getxoztarrak garaipena eskuratu du bikoteka Aliona Bolsovarekin batera, Nirua Brancaccio italiarra eta Lucia Marzal espainiarraren aurka 6-2 eta 7-6 (4).

SERIE BURUAK ASTEARTE HONETAN SARTUKO DIRA JOKOAN RC JOLASETAN

Bihar egun garrantzitsua izango da banakako koadroan, izan ere txapelketa irabazteko faboritoetariko batzuk jokoan sartuko dira. Adibidez Ricardo Ojeda 1.serie burua Jolasetako lurrera ohitu beharko da Wimbledonetik zuzenean iritsita, izan ere 11:00etan Javi Barranco gaztea izango du aurrean. Txanda berdinean Jordi Samper Montana bigarren serie buruak partidu zaila izango du David Vegaren aurka. Kanariarra Bakion pasa den asteburuan bikoteka garaipena lortzetik dator.

11etan Juan LIzariturry donostiarraren txanda izango da baita ere. Pasa den urtean final laurdenetara iritsi ostean, euskaldunon itxaropena mantendu nahiko du ziurrenik. Bere aurkaria Pokotilov errusiarra izango da. Ezin dugu Pedro Martinez ahaztu, azken bi edizioetan azpi-txapelduna izan da eta Edu Esteveren aurka jokatuko du, orain bi urte Getxon bikotekako titulua lortu zuenarekin batera.

Emakumezkoen koadroko faborito nagusia den Irina María Bara (211 WTA) errumaniarrak partidu zaila izango du 2015ean Getxoko txapelketa irabazi zuen Bolsova espainiarraren aurka. Buzarnescu (213) errumaniarrak munduko rankingeko top 100-ean izandako eta Roland Garros, US Open eta Wimbledon bezalako txapelketa garrantzitsuetan esperientzia duen Rol Estrella Cabezaren aurka.

Euskal Tenisaren hitzordu nagusia 17:45etatik aurrera izango da, non momentuko jokalari bizkaitar onenak lehian izango diren. Lehendabizi Merecedes Aristegui Euskal Txapeldunaren txanda izango da. Anna Morgina, WTA rankingeko 352. Izango du aurrean, bera baino ia 10 urte zaharragoa. Ostean Lucia de la Puertaren txanda izango da. Bizkaitarrak Tex Sugnaus (463) suitzarra izango du aurrean. Partidu honek ehunka zaletu ekarriko ditu Neguriko Pista Zentralera.